Euskal Herriko Sudoku Txapelketa
Urtean behin, Eguberrian, Oware eta Joko Estrategikoen Euskal Elkarteak; Euskal Herriko Puzzle Taldeko kideek Euskal Herriko Sudoko Txapelketa antolatuko dugu Gure elkartekoak edo taldekoak World Puzzle Federation erakundeko kideak gara, nolabait esateko. Egoitz Campo, elkarteko antolatzaile nagusia; World Puzzle Federation-eko kide partikularra da eta gure elkarteak antolatzen dituen txapelketak ofizialak izango dira. Hurrengo estekan ikus daiteke nola Egoitz Campo WPF-eko kidea den eta Euskal Herria ordezka dezakeen:
https://worldpuzzle.org/members/wpf-members
30-12-2024
I. Euskal Herriko Sudoku Txapelketa - I. Basque Country Sudoku Championship
Aurreko astelehenean Euskal Herriko Sudoku Txapelketa antolatu zuen Euskal Herriko Puzzle Taldeak Bilboko Santutxuko auzoan, "Cafe Berri" tabernan, tabernaren bigarren solairuan euskal sudoku txapelketa nagusia antolatu zuen. 6 partaidek parte hartu zuten. Bi erronda jokatu genituen. Lehenengo errondan 3 sudoku "errazak" egin ebhar zituzten. Gehienez jota ordu eta laurden batean egin behar zuten. Bigarern errondan, berriz, 4 sudoku egin behar zituzten; erraz bat, zailtasun aldetik bi arrunt eta laugarrena "zail" bat. 4 sudoku hauek egitkeo ordu eta erdi izan zuten.
Denbora barruan sudokuak egiten bazituzten puntu gehigarriak zituzten. 6 jokalarik parte hartu genuenez, sudoku guztiak eskatutako denbora egiten zuen azkarrenak 6 puntu gehigarri lortzen zituen eta puntu bana sudoku bakoitza ondo egiteagatik. Bigarrenak 5 eta horrela. Bigarren errondan gauza bera egin genuen. Eskaturiko denboran egiten ez zutenek 0,10, 0.20, 0,40, 0.60, 0.80 edo puntu gehigarri bat lortzen zuten; eta puntu bana bukatutako eta ondo egindako sudoku bakoitzagatik.
Hauek izan ziren emaitzak/ Results:
1.erronda
1-Ivan Carballo 9 puntu (6+3)
2-Egoitz Campo 8 puntu (5+3)
3-Daniel Barrientos 3 puntu (1+2)
4-Joseba Zubiaurre 1,80 puntu (0,80+1)
5-Joseba Prieto 0.60 puntu (0.60+0)
6-Darlyn Mendoza 0,40 puntu (0,40+0)
2.erronda
1-Ivan Carballo 3 puntu (1+2)
2-Egoitz Campo 1,80 puntu (0,80+1)
3-Daniel Barrientos 1,60 puntu (0,60+1)
4.Joseba Zubiaurre 1.40 puntu (0,40+1)
5-Joseba Prieto 1,20 puntu (0,20+1)
6-Darlyn Mendoza 0,10 puntu (0,10+0)
Sailkapen nagusia / Classification
1-Ivan Carballo 12 puntu (Euskal Herria / Basque Country)
2-Egoitz Campo 9,80 puntu (Euskal Herria / Basque Country)
3-Daniel Barrientos 4,60 (Euskal Herria / Basque Country)
4.Joseba Zubiaurre 3,20 puntu (Euskal Herria / Basque Country)
5-Joseba Prieto 1,80 puntu (Euskal Herria / Basque Country)
6-Darlyn Mendoza 0,50 puntu (Euskal Herria / Basque Country)
Argazki batzuk
Comentarios
Publicar un comentario